domingo, 2 de noviembre de 2014

Lehenengo Irakurgaia

IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia

Gaur egungo gizartea materialista eta globalizatua da, beti diruaren alde eginez. Baina ezaugarri on bat badauka, informazioaren eta ezagutzaren gizartea dela. Esan dudan bezala, informazio asko daukagu eta hori kudeatzeko baliabide desberdinak, esanguratsuena Internet izanik.
Gure gizartea digitala da (telefono, ordenagailu, telebista...). komunikabideen eta irudiaren gizartea izanik. Hau dena ezin da teknologia gabe ulertu, horregatik berebiziko garrantzia du umeei alfabetatze digitala ematea.

Informazio eta Komunikazio Teknologien bidez gure ezagutzaren proportzioak gora egingo du eta irakasle bezala eten digitala saihestu (IKTak erabiltzeko aukerarik ez izatea) eta inklusio digitala bultzatu behar dugu. Teknologiaren bitartez, ikasleak aktiboagoak egongo dira, talde lanean sakonduko dute eta hainbat baliabide dsberdin eskura izango dituzte artikuluak jasotzeko, idazteko... hala nola, blogak, wikiak edo webquestak. Ikaskuntza esanguratsu bat izan dezaten asmoz, mapa kontzeptualak erabili ahal dituzte (ideak lortzeko, barneratzeko) eta moodle-en bidez haien ikaskuntza osotu.











  • Galderak

Dirudienez asko irabazten dugu IKT-en bidez, baina zer da galtzen dugun hori?
Nola erakutssi daiteke autonomia eta kontola izaten hainbeste informazioarekin?


  • Hitz-gakoak

IKT; hezkuntza; gizartea; alfabetatze; aktibo

No hay comentarios:

Publicar un comentario