jueves, 20 de diciembre de 2012

ZAZPIGARREN SAIOA

Saio honetan, "Konpetentzia digitala"-ren gaia landu dugu eta horretarako talde bazuek haien aurkezpenak egin dituzte. Talde horitako bat nirea izan da, Itiar, Mikel, Markel eta ni barne osotutakoa. Nire azken sarrera blog honetan testu baten laburpena izan zen eta testu hori bera da klasean, powtoon baten bidez aurkeztu duguna. jarraian aurkezten dizuedana YouTube-ren bidez: IKT aurkezpena.

Aurkezpena egin dugun momenturarte powtoon erreminta erabiltzen lehenengoak izan gara, baina jarraian beste talde batzuek ere erabili dute, egun berean aurkezpena egindakoek. Honen arrazoia, nire ustez zera da, talde hauek (nirea barne) praktika saioetan Idoia-rekin gaude eta berak erreminta hau aurkeztu digu, denoi berritzailea iruditu zaiguna.

Nire aurkezpenari buruz zera esan behar dut, oso harro nagoela eindako lanaz, lau taldekideen artean eginbeharrekoa adostu dugulako, lana egiten, testua irakurtzen, laburbilten... denbora eman dugulako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario