jueves, 20 de diciembre de 2012

BEDERATZIGARREN SAIOA

Azkeneko klasean, Alaitzek ikaskuntzaren inguruko azalpen batzuk emon dizkigu. Erosotasunaren eremutik irten ikaskuntza eremuan sartzeko, informazioagaz haratago joan, ikaskuntza, hau da, ikasi gauzak beste era baten egitera... Azalpena indartzeko, bideo bat jarri digu, bideoan hitz egiten zuen irakaslearen esanetan, diszipinak bidea erakusten du, arreta lortzeko. Ikaskunta linealtasunetik KAOSera igaro behar gara. klasea bukatu baino lehen, Alaitzek irakaslei nota jartzeko inketa mon digu.

ZORTZIGARREN SAIOA

Aste honetako saioan, ikaskuntza gurpileko talde guztiek gure aurkezpenak amaittuta euki ditugunez, dokumentatzaileak haien lanen aurkezpenekin hasi dira. Klase honetan, hiru dokumentatzaile taldek euren lanari buruz hitz egin dute. Dokumentataile talde guztiek google site bat sortu dute, euren ardurapean egondako ikaskunta gurpilen lanari buruz, hezkuntzako metodologiei buruz eta eurek egindako lanari buruz hitz egiteko. Azpimarratzekoa da, denek lan oso polita egin dutela eta aurkezpen egokiak, denoi gonbidatuz euren site-a ikustera. Siten diseinuari dagokionez, niri behintzat lehenengoko aurkezpenekoa da gehien gustatu zaidana eta ia guztiek hezkuntzako beste metodologiei buruz informazioa bilatu dute (waldorf, montessori...). Laburbiltzeko, txalokatzeko lana egin dute.

ZAZPIGARREN SAIOA

Saio honetan, "Konpetentzia digitala"-ren gaia landu dugu eta horretarako talde bazuek haien aurkezpenak egin dituzte. Talde horitako bat nirea izan da, Itiar, Mikel, Markel eta ni barne osotutakoa. Nire azken sarrera blog honetan testu baten laburpena izan zen eta testu hori bera da klasean, powtoon baten bidez aurkeztu duguna. jarraian aurkezten dizuedana YouTube-ren bidez: IKT aurkezpena.

Aurkezpena egin dugun momenturarte powtoon erreminta erabiltzen lehenengoak izan gara, baina jarraian beste talde batzuek ere erabili dute, egun berean aurkezpena egindakoek. Honen arrazoia, nire ustez zera da, talde hauek (nirea barne) praktika saioetan Idoia-rekin gaude eta berak erreminta hau aurkeztu digu, denoi berritzailea iruditu zaiguna.

Nire aurkezpenari buruz zera esan behar dut, oso harro nagoela eindako lanaz, lau taldekideen artean eginbeharrekoa adostu dugulako, lana egiten, testua irakurtzen, laburbilten... denbora eman dugulako.

martes, 11 de diciembre de 2012

SEIGARREN SAIOA

Seigarren saioa ez da oikoa izan. Izan ere, astean zehar lan modularra lantzen ibili gara. Lan mosularraren garapenari dagokionez, Alaitzek saio teoriko baten arduraduna izan da eta klase horretan arteko irakaslearekin bildu da, Mirian andereñoarekin. Bien artean hurrego entregablerako emon beharrekoa zer dan argitzen saiatu dira, baina nire kasuan behintzat gehiago nahastu naz. Argibideak emoten saiatu dira, baina biak aurreko urteko lan mdularra zuten buruan eta aurtengoa pixkat aldatuta dago. Momentu horretan konturatu gara, nire taldekideak eta nik lan honen tutore bakoitzak gauza desberdin bat eskatzen duela, hori dela eta, klasea amaitu bezain pronto gure tutorearengana, Mikelengana hurbildu gara zalantzak argitzeko asmoz.

lunes, 26 de noviembre de 2012

BOSTGARREN SAIOA

IKT-ko izandako azken saio teorikoa pasadan eguenean izan zen. Aurreko saioan bezala, aurkezpenak izan genituen IKT-en inguruan. Oraingo honetan, "pantaila aniztasun gizartea" eta "web 2.0" izan ziren landutako gaiak. Goraipatzekoa da, klase honetan aurkezpena egin zuten 5 taldeetatik, batzuk IKT tresna berriak erabili zituztela. Horrek, nire ustez, entzuleeak gaiari adiago egotea egiten du, interesa piztuz. Tresna berri honeen artean, aipagarriak dira bideoak, preziak ahotsa erabiliz...
Gure taldeak ere tresna berriren bat erabiltzeko asmoa du, kalitatezko aurkepen bat egiteko, laster disfrutatzeko aukere izango duzuena!

martes, 13 de noviembre de 2012

LAUGARREN SAIOA

Gaurko saio teorikoan talde ezberdinen aurkezpenak izan ditugu, lau taldeena.
Lau talde hauek 3 edo gehienez 5 taldekidez osotutak egon dira eta guztiek IKT-en gaia landu dute, "Informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera" azpigaia landuz. Eurek esandakoaz, deigarria iruditu zait, informazio solidotik likidora igaro garela, gure burmuina alde batera izten ari garela ordenagailua gure beharrizan guztiak betetzen dituelako...
Horretaz gain, gaurko egunean gelakideen aurrean hitz egiteko beharraz hausnartu dugu, sentitzen dugun urduritasunaz jende aurrean hitz egitean.

viernes, 2 de noviembre de 2012

HIRUGARREN SAIOA


Aste honetako klasean, hasteko IKTen inguruko bideo bat ikusi dugu, "Visiones disruptivas de la educación". Bideo honetan Maria Acaso hitz egiten zuen, Arte Ederretako unibertsitateko irakasle bat.
Irakasle honen ustetan teknologia berriak beharrezkoak dira eta bere hitzetan gaur eguneko hezkuntzan ez dakiela ematen dau. Bere aburuz, irakasleak bost puntu menperatu behar dituzte:

1.Boterea (irakaslearengan ikaslearengan)
2.Ikusezina
3.Denbora eta Espazioa (zurrunetik erreflexibora)
4.Informazioa (koadro itxi batetik zabal batera)
5.Ezaguera (taldelanen bitarteko lana)
Bideo hau ikusi ostean, ikaskuntza gurpilen lana egiten hasi gara, horretarako talde txikietan jarri gara eta gure zalantzak galdetzen hasi gara.

BIGARREN SAIOA


Bigarren saio teoriko honetan, 20 bat pertsona izan gara greba dela eta. Hori dela eta, Alitz ez du teoriarik azaldu edo beste egunean bidallitakoa zuzendu. Horren ordez, Alaitzek ikasturtean zehar egingo duguna aurkeztu du. Bi idei pentsatu ditu lan bera egiteko asmoz, bakarka edo taldeka. Egon garen guztioak lan hori taldeka egitea aukera hobea zela pentsatu dugu, azken batean irakasle prestakuntzan beste pertsona batzuekin lan egitea berebizikoa da.

Saio teorikoetan egingo dugun lana "ikaskuntza gurpilen" bidezko metodologia aurrera eramango dugu. Alaitzen hitzaetan talde handia izanik ez da metodologia erraza aurrera eramateko, baina erronka polit bat izango dela uste du. Azpitaldetan banatuta egongo gara eta azpitalde bakoitzak 2 irakurgai izango ditu, irakurri eta gero eztabaida txiki bat izango dugu. Gero poster bat edo diapositiba batzuk sortzeko gaiari buruz. Gero, talde dokumentatzaileak egongo dira, beste azpitaldeen behaketa egingo dutenek.

Klasean zehar, lan honi buruz eztabaidatzen egon gara eta azkenean ideia ona dela dela pentsatu dugu, hurrengo pasua lanean jartzea da.

LEHENENGO SAIOA


Aurten IKTko irakasgaia dugu eta Alaitz Tresserras tutore bezala. Hasteko, gaur ikasgaiaren antolaketa azaldu dau, pixkat kokatzeko. Antolaketari dagokionez, clase teorikoak notaren %18a balio dute, modulu lana %16a, saio praktikoak %66a eta ez dugu mintegirik izango. Klase teorikoen barruan, talde txikietan antolaturik lan kooperatibo bat egingo dugu eta talde bakoitzak rol desberdin bat izango du. Lan  hori errazteko edo hobeto ulertzeko asmoz, egelan "kilikatik" web gunea kuxkuxeatu daikegu, aurreko urteetako lanak ikusteko.

Alaitzen aburuz, klaseen hausnarketa egitea beharrezkoa da, hori dela eta, nire Hausnarketaren Txoko honetan klase teorikoetan egindakoaz hausnartu eta egin beharreko lanak zintzilikatuko ditudaz. Ikaskuntzen hausnarketa honi, portfolioa deituko diogu.

Ikasgaiaren antolaketa azaldu eta gero, IKTen inguruan azalpen txiki bat jaso dugu. IKTak, informazio eta komunikazio teknologiak erabilgarriak dira gure gizartearekin komunikatuta egoteko, pentsatzen duguna teknologien bitartez konpartitzeko, Erabilgarriak dia klasean erabiltzeko, adibidez, umeek blog baten bitartez euren sormena garatzeko aukera daukate.

Egia esanda, nik betidanik papera eta boligrafoa gustorago erabili dut, vaina ikusi beharko da ikasturtearen amaieran berdina pentsatuko dodan, horren hausnarketa aurrerago egingo dut.

Lehenengo saioa honen amaieran, hurrengo egunerako eginbeharrekoak bidali ditu, Lehenengo irakurgaiaren irakurketa, 2 galdera proposatu, 5 hitz gako identifikatu eta sintesi párrafo bat eraiki.